Espainiako enbaxadorea Amerikako Estatu Batuetan TribuCan bisitatu zuen
Jorge Dezcallar “Plaza de la Cruz” institutuko neska mutilekin hitz egin zuen, TribuCan proiektuan parte hartzen ari diren ikasleekin hain zuzen ere.
Jorge Dezcallar, Espainiako enbaxadorea Amerikako Estatu Batuetan, urriaren 27an Iruñan egon zen CAN-ek gonbidaturik hitzaldi bat emateko. Bere egonaldian “Plaza de la Cruz” institutuko TribuCan txokoa bisitatu zuen. Neska mutilek Haitiren inguruan egiten ari diren lana azaldu zioten eta enbaxadore baten lana nolakoa den galdetu zioten. Enbaxadorea TribuCan bezalako proiektu ekintzaile eta solidario batean ikasleek eta irakasleek duten inplikazio handia ikusiz hunkiturik geratu zen.