GELA BIRTUALERA SARTZEKO


Noticias

  • Nafarroako Kutxak antolatutako Tribucan Proiektuko ikasturte bukaerako festan 600 neska mutilek baino gehiago parte hartu zuten.

    Nafarroako Kutxak burututako hezkuntza proiektuan aurtengo ikasturtean Haiti ezagutu dute eta parte hartu duten ikastetxeetan proiektu ekintzaile eta solidarioak sortu dituzte.

    TribuCan, Nafarroako Kutxaren hezkuntza proiektuak, ikasturte bukaerako festa Baluarte-n ospatu zuen. Bertara Nafarroako 14 ikastetxeetako 600 neska mutilek baino gehiago parte hartu zuten.

    Ekimen honetan aurten Espainia mailan 52 ikastetxeek parte hartu dute, guztira 2541 ikasle bilduz. Haiti sakonki ezagutu dute eta ondoren ikastetxe bakoitzak bere proiektu ekintzaile eta solidarioa sortu du. Ikasleek sortutako enpresetan Haiti-ko emakumeak egindako eskumuturrekoak saldu dituzte, lortutako etekinekin Jacmel-en zegoen Ikastetxe bat berreraikiko da. "Fundación Internacional Plan España" GKE-k ikastetxearen berreraikipena bideratuko du.

    José Antonio Marina filosofoak ekimen hau babesten du eta Nafarroako Kutxako profesionalek bideratzen dute, hezkuntza baloreak sustatzea helburua dutela. . (Diario de Navarra, 04/06/2011)

    Irakutzeko Nota de Prensa de Caja Navarra


    TribuCan 2011

« volver al listado

Información adicional