GELA BIRTUALERA SARTZEKO


Kurrikuluma eta arloak

TribuCan proiektua zein arlotan erabil daitekeen:

Lehen hezkuntzan:

  • Ingurumenaren ezagutza
  • Herritar gisa heztea eta giza eskubideak
  • Gaztelania edo, kasua bada, euskara edo ingelesa
  • Hezkuntza artistikoa
  • Matematika
  • Tutoretza
  • Diziplina arteko tratamendua
  • ...

DBHn:

  • Naturaren Zientziak
  • Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia
  • Herritartasunaren aldeko hezkuntza
  • Hezkuntza etiko-zibikoa
  • Hezkuntza plastikoa eta ikusizko hezkuntza
  • Informatika
  • Matematika
  • Tutoretza
  • Diziplina arteko tratamendua
  • ...

TribuCan proiektua lehen hezkuntzako eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako arlo batzuetako curriculumetan ezarritako helburuei lotuta dago.

Lehen hezkuntzan, proiektuak hurrengo arloetako helburuak lantzen ditu:

Ingurumenaren ezagutza

  • Adinaren arabera, testu zientifiko, historiko eta geografikoak ahoz eta idatziz zuzen ulertu eta adieraztea. Arloari dagokion berariazko hiztegia modu egokian eta zehaztasunez erabiltzea.
  • Ingurune natural, sozial eta kulturaleko elementu nagusiak identifikatzea, haien antolaketa, ezaugarriak eta elkarreraginak aztertuz eta esparru gero eta konplexuagoak menperatzeko bidean aurrera eginez.
  • Taldeko jardueretan parte hartzea, jokabide arduratsu, eraikitzaile eta solidarioaz, betiere funtzionamendu demokratikoaren oinarrizko printzipioak errespetatuz.
  • Ezaugarri propioak dituzten talde sozial eta kulturaletakoa izatea aitortzea eta aintzat hartzea, beste talde batzuekiko desberdintasunak eta giza eskubideak errespetatzeko beharra baloratuz.
  • Gizakiak ingurunean duen esku-hartzearen agerpen batzuk analizatzea, eta esku-hartze hori kritikoki baloratzea, eguneroko bizitzan defentsa-jokabidea eta oreka ekologikoa berreskuratzearen eta kultur ondarea zaintzaren aldeko jokabidea hartuz.
  • Ingurune natural, sozial eta kulturaleko egitatea, kontzeptuak eta prozesuak interpretatzea, adieraztea eta islatzea, kode numerikoak, grafikoak, kartografikoak eta bestelakoak erabiliz.
  • Eskolako liburutegia eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea informazioa lortzeko eta ikasteko eta ezagutzak partekatzeko tresna gisa.
subir

Hezkuntza artistikoa

  • Ahozko eta idatzizko ulermena eta adierazpena garatzea.
  • Ezagutza artistikoak aplikatzea eguneroko errealitateko egoerak eta objektuak, bai eta artearen eta kulturaren munduko agerpen desberdinak ere, behatu eta aztertzerakoan, haiek hobeki ulertzeko eta gustu propio bat osatzeko.
  • Bilaketa pertsonal eta kolektiboko jarrera edukitzea, pertzepzioa, irudipena, ikerketa eta sentsibilitatea artikulatuz, eta produkzio artistikoak egiterakoan eta haietaz gozatzerakoan gogoeta eginez.
  • Eskolako liburutegia eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea informazioa lortzeko eta ikasteko eta ezagutzak partekatzeko tresna gisa.
  • Irudia eta soinua erabiltzen direneko ikus-entzunezkoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien aukera batzuk ezagutzea, eta haiek erabiltzea behatzeko eta produkzio propioak egiteko, bai modu autonomoan, bai beste bitarteko edo material batzuekin konbinatuta.
  • Produkzio artistikoak modu kooperatiboan egitea, funtzio desberdinak onartuz eta amaierako produktu on bat lortzeko gertatzen diren arazoak ebazteko laguntza emanez.

Herritartasunaren aldeko hezkuntza eta giza eskubideak (3. zikloa)

  • Ahozko eta idatzizko ulermena eta adierazpena garatzea. Arloari dagokion berariazko hiztegia modu egokian eta zehaztasunez erabiltzea, behin esanahia eraiki eta ondoren.
  • Auto-estimua, afektibotasuna eta autonomia pertsonala garatzea besteekiko harremanetan; halaber, indarkeriaren aurkako eta estereotipo eta aurreiritzien aurkako jarrera bat garatzea.
  • Trebetasun emozional, komunikatibo eta sozialak garatzea eguneroko bizitzan autonomiaz jarduteko, eta aktiboki parte hartzea taldeko harremanetan, eskuzabaltasunezko jarrerak eta jarrera eraikitzaileak erakutsiz.
  • Bizikidetasunaren balioak eta arauak ezagutu eta aintzat hartzea, eta haien arabera jokatzen ikastea.
  • Aniztasuna bizikidetasunaren aberasgarri gisa aitortzea, eta norberarenaz besteko pertsonen eta populazioen ohitura eta bizimoduak errespetatzea.
  • Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaletik, Haurraren Eskubideen Konbentziotik eta Espainiako Konstituziotik ondorioztatzen diren eskubide eta betebehar nagusiak ezagutzea, onartzea eta aintzat hartzea.
  • Gizarte demokratikoen funtzionamendurako oinarrizko mekanismoak ezagutzea eta aintzat hartzea administrazioek zerbitzu publikoen berme gisa betetzen duten eginkizuna eta herritarrek haiei eusteko eta betebehar zibikoak betetzeko daukaten betebeharra.
  • Zuzengabekeria eta bazterkeria egoerak identifikatu eta errefusatzea, sentiberatasuna erakustea pertsona eta talde behartsuen beharrekiko eta elkartasunezko eta indarkeriaren aurkako jokabideak garatzea.
  • Ingurumenaren kontzientzia hartzea eta erantzukizunezko jarrerak garatzea ingurune hurbilekoen zainketan.
  • Eskolako liburutegia eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea informazioa lortzeko eta ikasteko eta ezagutzak partekatzeko tresna gisa.
subir

Gaztelania edo, kasua bada, euskara edo ingelesa

  • Jarduera sozial eta kulturaleko testuinguru desberdinetan, gauzak ahoz eta idatziz egoki ulertzea eta adieraztea.
  • Hizkuntzari eta erabilera linguistikoaren arauei buruzko ezagutzak erabiltzea modu egokian, koherentean eta zuzenean idazteko eta hitz egiteko, bai eta ahozko eta idatzizko testuak ulertzeko ere.
  • Ahozko hizkuntza modu egokian erabiltzea jarduera sozial eta kulturalean, betiere errespetuzko eta lankidetzazko jarrera hartuz, norberaren sentimenduen eta ideien kontzientzia hartzeko eta norberaren jokabidea kontrolatzeko.
  • Komunikabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea informazio eta iritzi desberdinak lortzeko, interpretatzeko eta baloratzeko.
  • Hizkuntza eraginkortasunez erabiltzea eskolako jardueran, informazioa bilatu, jaso eta prozesatzeko, bai eta arlo akademikoko testu propioak idazteko ere.
  • Genero desberdinetako literatur testuak ulertzea (betiere, gaiari eta zailtasunari dagokienez, testu egokiak izanen dira). Hizkuntza literarioaren berariazko konbentzioak ezagutzen hastea.
  • Ikasteko trebetasun eta abilezia praktikoak ikastea eta komunikatzeko ezagutzak eta estrategiak beste hizkuntza batzuetara transferitzea.
subir

Matematika

  • Ahozko eta idatzizko ulermena eta adierazpena garatzea. Idatzizkoaren ulermena indartzea, matematikako testuak erabiliz. Matematikako arloari dagokion berariazko hiztegia modu egokian eta zehaztasunez erabiltzea.
  • Matematikaren arloko ezagutza erabiltzea eguneroko bizitzako egitate eta egoerei buruzko informazioak eta mezuak ulertzeko, baloratzeko eta sortzeko, eta aitortzea haiek beste jakintza arlo batzuetan tresna gisa daukaten balioa.
  • Ulertzeko edo haiekin eragiteko kalkuluko oinarrizko eragiketak egitea eskatzen duten ohiko inguruneko egoerak ezagutzea, eta haiek formulatzea adierazpen matematikoko forma errazak erabiliz, edo haiek ebaztea kasuko algoritmoak erabiliz; emaitzak baloratzea eta jarraitutako prozesuak ahoz eta idatziz azaltzea.
  • Era guztietako egoeretan behar izaten diren Matematikako trebetasunak ezagutzea eta aintzat hartzea, eta haietan segurtasuna hartzea, haien sormen-alderdiez, alderdi estetikoez edo erabilpen-alderdiez gozatu ahal izateko, eta haiek erabiltzeak dauzkan aukeretan konfiantza edukitzea.
  • Buruketak ebaztearen arloan, adimeneko eta neurketako kalkuluak egiteko tresna eta estrategia pertsonalak sortzea eta erabiltzea, bai eta espazioan orientatzeko prozedurak ere; kasuan kasu, haiek erabiltzearen alde onak erabakitzea eta emaitzen koherentzia baloratzea.
  • Eskolako liburutegia eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea informazioa lortzeko eta ikasteko eta ezagutzak partekatzeko tresna gisa.
  • Baliabide teknologikoak egoki erabiltzea bai kalkuluan, bai era guztietako informazioak landu eta irudikatzerakoan.
  • Inguruneko fenomeno eta egoerei buruzko informazioa lortzeko, datu-bilketarako oinarrizko teknikak erabiltzea; informazio hori modu grafiko eta numerikoan adieraztea eta hari buruzko iritzi bat edukitzea.

Disziplinen arteko tratamendua

TribuCan proiektuak, LOE-k ezartzen dituen zortzi oinarrizko gaitasunen garapena ahalbidetzen duenez, disciplinen arteko proiektu bezala ikus dezakegu. Hortaz gain hizkuntza desberdinetan lantzeko aukera ematen du.

DBHn, proiektuak hurrengo arloetako helburuak lantzen ditu:

subir

Naturaren zientziak

  • Naturaren zientzien estrategiak eta oinarrizko kontzeptuak ezagutu eta erabiltzea naturaren fenomenoak interpretatzeko, bai eta garapen tekniko eta zientifikoen ondorioak eta haien aplikazioak baloratzeko ere.
  • Arazoak ebazteko, estrategia pertsonalak eta zientziaren prozedurekin bat datozenak aplikatzea: arazoa identifikatzea, arazoaren interesari buruz eztabaidatzea, hipotesia formulatzea, ebazteko estrategiak eta diseinu esperimentalak lantzea, haiek komunikatzea eta eginiko azterlanaren aplikazioak eta ondorioak aintzat hartzea, eta koherentzia orokorrak bilatzea.
  • Eduki zientifikoa duten mezuak ulertzea eta adieraztea, horretarako ahozko eta idatzizko hizkuntza egokitasunez erabiliz; diagramak, grafikoak, taulak eta oinarrizko adierazpen matematikoak interpretatzea; gainerakoei zientziaren arloko argudioak eta azalpenak komunikatzea.
  • Eskolako liburutegia eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea bai gai zientifikoei buruzko lanak oinarritzeko eta orientatzeko, bai informazioa lortzeko eta ikasteko eta ezagutzak partekatzeko tresna gisa.
  • Irizpide pertsonal eta arrazoituak lantzea gure garaiko oinarrizko gai zientifiko eta teknologikoei buruz, iturri desberdinetan lorturiko informazioak alderatuz eta ebaluatuz, gero haiek banaka edo taldeka aztertzeko.
  • Natur zientzietako ezagutzak gizakiaren beharrak asetzeko erabiltzearen garrantzia ulertzea, eta parte hartzea aurrean dauzkagun tokiko arazoei eta arazo orokorrei buruz hartu beharreko erabakietan.
  • Zientziak eta teknologiak gizartearekin eta ingurumenarekin dituzten elkarreraginak ezagutzea eta aintzat hartzea, eta arreta berezia eskaintzea gaur egun gizateriak dauzkan arazoei eta konponbideak aurkitu eta aplikatzeko beharrari, betiere arretaren printzipioari eutsita, hartara etorkizun iraunkor baterantz aurrera egiteko.
subir

Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia

  • Gizarte ekintzen buru agertzen diren prozesu eta mekanismoak identifikatzea, bai eta egitate politiko, ekonomiko eta kulturalen arteko elkarreraginak ere, eta ezagutza hori erabiltzea egungo gizarteen bilakaera, gizon-emakumeek haietan betetzen duten papera eta haien arazo garrantzitsuenak azaltzen dituzten arrazoien aniztasuna ulertzeko.
  • Eskala desberdinetan identifikatu, kokatu eta aztertzea ingurune fisikoaren ezaugarri diren oinarrizko elementuak, haien artean gertatzen diren elkarreraginak eta giza taldeek espazioaren eta haren baliabideen erabileran ezartzen dituztenak, horrek guztiak dakartzan ondorio ekonomiko, sozial, politiko eta ingurumenekoak baloratuz.
  • Ulertzea lurraldea gizarteak bizi diren eta antolatzen duten ingurunean sorturiko elkarreraginaren emaitza dela.
  • Aniztasun kulturala aintzat hartzea, beste kulturekiko eta gureekin bat ez datozen iritziekiko errespetua eta tolerantzia erakutsiz, betiere horiekiko iritzi kritikoa izateari uko egin gabe.
  • Gizarte zientzien berariazko hiztegia onartu eta erabiltzea, ohiko hiztegian sartu eta hizkuntzaren zehaztasuna handitzeko eta komunikazioa hobetzeko.
  • Iturri desberdinetako –horren barne direla ingurune fisikoa eta soziala, eskolako liburutegia, komunikabideak eta informazioaren teknologiak– ahozko informazioa, informazio grafikoa, estatistikoa eta kartografikoa bilatu, hautatu, ulertu eta erlazionatzea, eta informazio hori bilatzen den helburuaren arabera lantzea eta gainerakoei jakinaraztea modu antolatu eta ulergarrian.
  • Taldeko lanak egitea eta eztabaidetan parte hartzea jarrera eraikitzaile, kritiko eta tolerantearekin, iritziak behar bezala oinarrituz eta elkarrizketa baloratuz giza eta gizarte arazoak ebazteko beharrezkoa den bide gisa.
  • Gizarte demokratikoen funtzionamendua ezagutzea, haien balioak eta funtsezko oinarriak aintzat hartuz; eskubideak eta askatasunak ere aintzat hartzea, ezin ukatuzko lorpen gisa eta bakerako baldintza gisa. Bazterkeriazko eta zuzengabekeriako jarrerak eta egoerak salatuko dira, eta elkartasuna erakutsiko da beste herriekiko, talde sozialekiko eta eskubideez gabetutako edo behar diren baliabide ekonomikoak galdutako pertsonekiko.
subir

Herritartasunaren aldeko hezkuntza (3. maila)
Hezkuntza etiko-zibikoa (4. maila).

  • Gizakiaren izatea bere banakako eta gizarteko dimentsioan aitortzea, norberaren identitatea, ezaugarriak eta bizipen pertsonalak onartuz, besteekiko desberdintasunak errespetatuz eta auto-estimua garatuz.
  • Sentimenduak eta emozioak garatu eta adieraztea, bai eta taldean elkartasunezko jarrera tolerantearekin parte hartzea bideratzen duten trebetasun komunikatibo eta sozialak ere, eta elkarrizketa eta bitartekaritza erabiltzea gatazkak ebazteko.
  • Ekimen pertsonala garatzea, erantzukizunak onartuz eta errespetuan, lankidetzan eta indarkeria, estereotipoak eta aurreiritziak arbuiatzean oinarrituriko bizikidetasun eta partaidetza motak praktikatzea.
  • Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaletik, Haurraren Eskubideen Konbentziotik eta Espainiako Konstituziotik ondorioztatzen diren eskubide eta betebehar nagusiak ezagutzea, onartzea eta positiboki aintzat hartzea, haien oinarrizko balioak identifikatuz eta haiek onartuz jokabide pertsonal eta kolektiboak eta errealitate sozialak etikoki baloratzeko irizpide gisa.
  • Egungo gizarteen aniztasuna identifikatzea, eta aitortzea dibertsitatea aberasgarria dela bizikidetasunerako, eta pertsona guztien eskubideen eta aukeren berdintasuna defendatzea, eta sexua, jatorria, sinesmenak, gizarte-desberdintasunak, orientazio afektiboa eta sexuala edo beste edozein motatako orientazioa direla-eta sorturiko zuzengabekeriazko eta bazterkeriako egoerak errefusatzea, gizakiaren duintasuna urratzen dutelakoan eta bizikidetasunaren nahasgarriak direlakoan.
  • Emakumeen eskubideak aitortzea eta sexuen arteko desberdintasuna eta bi sexuetako pertsonen eskubideen berdintasuna aintzat hartzea; gizonen eta emakumeen artean bazterkeria dakarten estereotipoak eta aurreiritziak arbuiatzea.
  • Bizitza politikoari eta herritarren bestelako partaidetza bideei –kooperazioa, elkartegintza eta boluntarioak– garrantzia ematea.
  • Giza eskubideen urratzea, pobrezia eta desberdintasuna dakarten arrazoiak ezagutzea, bai eta gatazka armatuen eta azpigarapenaren artean dagoen erlazioa ere; mundu zuzenagoa erdiesteko bakea, segurtasuna eta partaidetza aktiboa lortzera bideraturiko ekintzak baloratzea.
  • Nork bere burua herritartasun orokorreko kidetzat hartzea. Errespetu kritikoa izatea gureaz besteko ohitura eta bizimoduekiko, eta elkartasunezko jokabideak erakustea pertsona eta kolektibo behartsuekiko.
  • Teoria etiko garrantzitsuak identifikatu eta aztertzea, gaurko munduko gatazka sozial eta moral garrantzitsuenak ezagutzea eta jarrera kritikoa izatea komunikabideen bitartez transmititzen diren ereduekiko.
  • Pentsamendu kritikoa eskuratzea; irizpide propioa eta trebetasunak garatzea eztabaidetan jarrerak defendatzeko, betiere argudio dokumentatu eta arrazoituak erabiliz; besteen arrazoiak eta argumentuak aintzat hartzea.
  • Eskolako liburutegia eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea bai arloari buruzko lanak oinarritzeko eta orientatzeko, bai informazioa lortzeko eta ikasteko eta ezagutzak partekatzeko tresna gisa ere.
subir

Hezkuntza plastikoa eta ikusizko hezkuntza

  • Balio kultural eta estetikoak aintzat hartzea, haien edukiak identifikatuz, interpretatuz eta baloratuz; haiek kultur aniztasunaren zati gisa ulertzea, eta haiek errespetatzeko, zaintzeko eta hobetzeko laguntza ematea.
  • Gauzak sormenez adieraztea, hizkuntza plastiko eta ikusizkoaren tresnak erabiliz, eta haiek jakintzaren beste arlo batzuekin lotzen jakitea.
  • Teknika plastiko eta ikusizko desberdinak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea norberaren sormen lanetan aplikatzeko.
  • Beste pertsona batzuekin harremanak izatea, eta taldeko jardueretan parte hartzea malgutasunez eta erantzukizunez, betiere elkarrizketa, lankidetza eta komunikazioa erraztuz.
  • Eskolako liburutegia eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea bai arloari buruzko lanak oinarritzeko eta orientatzeko, bai informazioa lortzeko eta ikasteko eta ezagutzak partekatzeko tresna gisa.
subir

Informatika

  • Sarean eskuragarri dauden baliabideak bilatu eta hautatzea, eta haiek norberaren produkzioetan txertatzea; aintzat hartzea jabetza intelektuala errespetatzearen garrantzia eta hura erabiltzea berariaz baimentzen duten iturrietara jotzearen komenigarritasuna.
  • Sare sozialetan integratzeko tresnak ezagutu eta erabiltzea, eta norberaren gaitasunak jartzea haiek hazi daitezen; errespetu, parte-hartze, ahalegin eta lankidetza jarrerak edukitzea, produkzio kolektiboak sortu ahal izateko.
  • Periferikoak erabiltzea irudiak, testuak eta soinuak hartu eta digitalizatzeko, eta irudi finko, soinu eta mugimenduan dagoen irudiaren tratamendu digitalerako programen funtzio nagusiak erabiltzea; horiek guztiak integratzen jakitea multimedia produkzio txikiak sortzeko, adierazpen, komunikazio nahiz ilustrazio xedeekin.
  • Edozein iturritatik lorturiko informazio testual, numeriko eta grafikoa erabiltzea eduki propioak sortzeko eta haiek webean argitara emateko, elkarreragina bideratzen duten bitartekoak (galdetegiak, inkestak, bitakorak eta abar) eta multimedia elementuak sartzea errazten duten formatuak erabiliz; betiere, hori guztia erabiltzaileen esku jartzeko modua erabaki beharko da.
  • Webean argitara emandako edukiak partekatzeko dauden aukeren zentzua eta oihartzun sozialak ezagutzea eta baloratzea, eta haiek aplikatzea norberaren produkzioak zabaltzeko.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten aukerak eta haien erabilerak dauzkan ondorioak aintzat hartzea.

Gaztelania edo, kasua bada, euskara edo ingelesa

  • Jarduera sozial eta kulturaleko testuinguru desberdinetan, gauzak ahoz eta idatziz argitasunez, zehaztasunez koherentziaz eta egokitasunez adieraztea.
  • Ahozko hizkuntza jarduera sozial eta kulturalean modu argi, zehatz eta arinean eta bat-batekotasunez erabiltzea, egoera eta funtzio desberdinetarako egokia den moduan, betiere errespetuzko eta laguntzazko jarrera edukiz.
  • Hizkuntza eraginkortasunez erabiltzea eskolako jardueran, informazioa hautatu, jaso eta prozesatzeko, bai eta arlo akademikoko testu propioak idazteko ere.
  • Komunikabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea informazio eta iritzi desberdinak lortzeko, interpretatzeko eta baloratzeko.
  • Irakurketa, arlo desberdinetan (literaturarena, zientifikoa soziala...), gozamen iturria, aberasgarria eta mundua ezagutzeko bidea izan dadin egitea, irakurtzeko zaletasuna finkatuz.
  • Hizkuntzari eta erabilera linguistikoaren arauei buruzko ezagutzak nolabaiteko arintasunez aplikatzea ahozko eta idatzizko testuak ulertzeko eta egokitasunez, koherentziaz eta zuzentasunez idazteko eta hitz egiteko (erregistro linguistiko desberdinak erabiltzea).
  • Hizkuntzen erabilera sozialak aztertzea, balio-juzkuak eta aurreiritzi klasista, arrazista edo sexistak dakartzaten estereotipo linguistikoak saihesteko. Ikasteko prozesuei buruz gogoeta egitea eta ezagutzak eta komunikazio estrategiak transferitzea beste hizkuntza batzuetara.
subir

Matematika

  • Gogoetazko pentsamenduetarako gaitasuna hobetzea eta hizkuntzari eta argumentatze moduei adierazpen eta arrazoitze matematikoaren moduak gehitzea, bai prozesu matematiko edo zientifikoetan, bai giza jardueraren arlo desberdinetan.
  • Termino matematikoekin formulatu daitezkeen egoerak ezagutu eta planteatzea; haiei ekiteko estrategia desberdinak lantzea eta erabiltzea eta emaitzak aztertzea baliabide egokienez baliatuz.
  • Errealitatea hobeki interpretatzea bideratzen duten alderdiak kuantifikatzea: informazioa biltzeko teknikak eta neurketa-prozedurak erabiltzea, datuei buruzko analisiak egitea zenbaki mota desberdinak erabiliz eta egoera bakoitzerako egokiak diren kalkuluak hautatuz.
  • Komunikabideetan, interneten, publizitatean eta bestelako informazio iturrietan dauden elementu matematikoak (datu estatistikoak, geometrikoak, grafikoak, kalkuluak eta abar) identifikatzea; elementu matematiko horiek betetzen dituzten funtzioak kritikoki aztertzea, eta haien ekarpena baloratzea mezuak hobeki ulertzeko.
  • Eguneroko bizitzan gertatzen diren forma eta harreman espazialak identifikatzea; inplikaturiko propietate eta erlazio geometrikoak aztertzea, hartara harmonia eta edertasun modu batzuetarako sentiberatasuna garatzea erraztuz, sormena eta irudimena estimulatzen den bidenabar.
  • Arazoak ebaztea jarduera matematikoak berezkoak dituen modu batzuk erabiliz; esate baterako, aukeren araketa sistematikoa, hizkuntzaren zehaztasuna, ikuspuntua aldatzeko malgutasuna edo konponbideak bilatzeko jarraitutasuna; eta haien baliozkotasuna aitortzea eguneroko bizitzako egoera gatazkatsuetan.
  • Estrategia pertsonalak lantzea egoera zehatzak analizatzeko eta arazoak identifikatu eta ebazteko, betiere baliabide eta tresna desberdinak erabiliz eta erabilitako estrategien komenigarritasuna baloratuz, emaitzen azterketaren arabera eta haien zehaztasunaren edo hurbiltasunaren arabera.
  • Jarrera positiboa izatea arazoak ebazteko eta haiei arrakastaz aurre egiteko norberaren gaitasunean konfiantza erakustea, eta auto-estima maila egokia eskuratzea, matematikako sormenezko eta manipulaziozko alderdiez eta alderdi estetiko eta utilitarioez gozatu ahal izateko.
  • Matematikako ezagutzak integratzea arlo desberdinetatik eskuratzen diren jakintzen multzoan, halako moduan non sormenez, modu analitikoan eta modu kritikoan erabili ahalko diren.
  • Matematika gure kulturaren osagai gisa aintzat hartzea, bai ikuspuntu historiko batetik bai egungo gizartean duen betebeharraren ikuspuntutik, eta eskuratutako matematika-gaitasunak aplikatzea fenomeno sozialak aztertu eta baloratzeko: kultur aniztasuna, ingurumenarekiko errespetua, osasuna, kontsumoa, generoko berdintasuna edo bizikidetasun baketsua.

Disziplinen arteko tratamendua

TribuCan proiektuak, LOE-k ezartzen dituen zortzi oinarrizko gaitasunen garapena ahalbidetzen duenez, disciplinen arteko proiektu bezala ikus dezakegu. Hortaz gain hizkuntza desberdinetan lantzeko aukera ematen du.

Ondorioa
TribuCan proiektuaren helburuak bat datoz lehen hezkuntzako eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako arloetako curriculumetan ezarritakoekin.

subir

Información adicional