Ikastetxeko hezkuntza proiektua
Ikastetxeek
TribuCan proiektua sartu ahal dute hezkuntza proiektuan, legediak ezarritakoaren arabera:
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa. II. kapitulua. Zentroen autonomia.
120. artikulua. Xedapen orokorrak.
2. Ikastetxeek autonomia izanen dute hezkuntza proiektua eta kudeaketa proiektu bat landu, onetsi eta exekutatzeko, bai eta ikastetxearen antolamendu eta funtzionamendu arauak ere.
121. artikulua. Hezkuntza proiektua.
1. Ikastetxeko hezkuntza proiektuak jarduteko balioak, helburuak eta lehentasunak jasoko ditu. Halaber, klaustroak finkatu eta onetsi behar dituen eta hezkuntza administrazioak ezarritako curriculumen zehaztapena jasoko du, bai eta baloreetako hezkuntzakoa arlo, gai edo moduluetan eta beste ikaskuntza batzuetan zeharkako tratamendua ere.
3. Hezkuntza administrazioei dagokie esparru orokor bat ezartzea, ikastetxe publikoek eta itunpeko ikastetxe pribatuek beren hezkuntza proiektuak egin ditzaten; proiektu horiek argitara emanen dira, hezkuntza erkidegoak, oro har, ezagut ditzan. Halaber, hezkuntza administrazioei dagokie curriculuma garatzen laguntzea, irakaskuntza programazioko eredu irekien eta material didaktikoen lanketa erraztuz, ikasleen eta irakasleen behar desberdinei erantzuna emateko.
5. Ikastetxeek hezkuntza-konpromisoak sustatuko dituzte familien edo legezko tutoreen eta ikastetxearen beraren artean; konpromiso horietan gurasoek, irakasleek eta ikasleek ikasleen emaitza akademikoak hobetzeko garatuko dituzten jarduerak jasoko dira.
6. Itunpeko ikastetxe pribatuen hezkuntza proiektua, edonola ere publiko egin beharko dena, titularrak berak ezarriko du eta lege honetako 115. artikuluan jasotako izaera bera bilduko du.
132. artikulua. Zuzendariaren eskumenak.
Honako hauek dira zuzendariaren eskumenak:
- B. Ikastetxeko jarduera guztiak zuzendu eta koordinatzea, irakasleen klaustroari eta eskola kontseiluari dagozkien eskumenak ezertan kendu gabe.
- C. Zuzendaritza pedagogikoa gauzatzea, hezkuntza arloko berrikuntzak sustatzea eta ikastetxeko hezkuntza proiektuko helburuak lortzeko planak bultzatzea.
Martxoaren 19ko 24/2007 FORU DEKRETUA, Nafarroako Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzako irakaskuntzarako curriculuma ezartzen duena.
6. artikulua. Curriculuma
- Hezkuntza-etapa honetako oinarrizko gaitasunek, helburuek, edukiek, metodo pedagogikoek eta ebaluazio irizpideek osatzen duten multzoa da Lehen Hezkuntzako curriculuma.
- Ikastetxeek foru dekretu honetan eta hauxe garatzeko arauetan ezarritako Lehen Hezkuntzako curriculuma garatu eta osatuko dute. Zehaztapen hori Hezkuntza Proiektuaren zati izanen da, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 121.1 artikuluan ezartzen denaren arabera
Martxoaren 19ko 25/2007 FORU DEKRETUA, Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzarako curriculuma ezartzen duena.
7. artikulua. Curriculuma
- 1. Hezkuntza-etapa honetako oinarrizko gaitasunek, helburuek, edukiek, metodo pedagogikoek eta ebaluazio irizpideek osatzen duten multzoa da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculuma.
- 2. Ikastetxeek foru dekretu honetan eta hauxe garatzeko arauetan ezarritako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculuma garatu eta osatuko dute; zehaztapen hori hezkuntza proiektuaren zati izanen da.
Ondorioa
Ikastetxeek, beren autonomiaz baliatzen direla, jo dezakete TribuCan proiektua curriculumaren garapena dela, eta hezkuntza proiektuan sar dezakete.