TribuCan proiektua hezkuntza proiektu berritzaile eta aitzindaria da, zeren eta tribu hezitzailearen edo gizarte hezitzailearen kontzeptua arlo teorikoan landu badira ere, oso esperientzia gutxi eraman dira praktikara.
José Antonio Marinak gidaturiko Hezkuntza mobilizazioa, mugimenduaren bitartez, propaganda kanpaina bat abiarazi da, gizarteak haurren eta nerabeen hezkuntzan duen erantzukizunaren kontzientzia har dezan.
Argi dago familia izan ohi dela neska-mutilen hezkuntzaren protagonista jokabide-eredu batzuen bitartez eta gizarte-balioak transmititzen duen ama hezitzailearen eginkizunari esker.
Emakumea lan munduan sartzearekin, oso aldaketa azkarrak gertatu dira bizimoduetan; bestalde, oso denbora gutxi edukitzen da seme-alabentzat, telebistak erakarmen indar handia hartu du, ordenagailuen eta bideo-jokoen erabilera gehiegizkoa gertatzen ari da...; horrek guztiak berekin ekarri du hezkuntza soilik eskola-eremuaren esku gelditzea.
Gaur egun, eskolak guztiz hartzen du bere gain ez dagokion erantzukizun bat. Kontua ez da erruak kanpora botatzea, baizik eta gure seme-alaben jokabidean zuzenean edo zeharka eragina duten ente sozial guztiak inplikatzea, ondokoak, besteak beste, transmititu ditzaten: balio demokratikoak, lan pertsonalaren garrantzia, erantzukizuna eta lana ongi egiteko gustua izatea.
José Antonio Marina, proiektuaren babesleak, Hezkuntza mobilizazioa, izenburupeko web orriaren aurkezpenean, ondoko gogoeta egiten du Tribucanen filosofia laburbiltzeko:
“Hezkuntzaren aldeko kezka unibertsalak aitzakien sistema bat sortu du, eta haren arabera errua beti auzoarena izaten da. Gurasoen ustez, eskola da erruduna; eskolaren ustez, gurasoak; guztien ustez, telebista; telebistaren ustez, ikus-entzuleak... Azkenean gobernuari eskatzen zaizkio konponbideak, eta hark herritarrei erantzukizunez jokatzea eskatu. Eta berriz hasten gara. Aitzakien gurpil zoro horretan, biraka egon gintezken azken judiziora arte.
Aitzakien gurpil zoro horretan, biraka egon gintezken azken judiziora arte. Bururatzen zaidan konponbide bakarra da ez itxarotea bestek arazoari konponbidea eman arte, baizik eta nire buruari honako galdera egitea: (Zer egin dezaket nik horri konponbidea emateko? ¿qué puedo hacer yo para solucionarlo?). Galdera hori askotan entzun dut, eta nire ustez, laguntzeko prest dauden milaka pertsonen kezka, eskuzabaltasuna, energia eta talentua aprobetxatuko bagenitu, aldaketa kultural onuragarri bat lortuko genuke, eta horixe da hezkuntza hobetzeko behar duguna. Horixe da hezkuntza mobilizazioaren helburua –ikusten denez, helburu baikorra–. Kontua da hezkuntzaren, familiaren edo eskolaren mundua inguratzen duten biktimismoa, ezintasuna eta giro dramatikoa gainetik kentzea”.