Hezkuntzaren Lege Organikoaren berritasunetako bat oinarrizko gaitasunei curriculumeko arlo guztietan ematen zaien tratamendua da. TribuCan proiektuak, bere garapenean, gaitasun horiek ikasten laguntzen du.
Hezkuntzaren arloko Europako Batzordeak pertsonek bizitzan zehar ikasteko behar dituzten gaitasun nagusiak edo trebetasunak ezarri ditu, eta estatu kideak bultzatu ditu beren hezkuntza politikak norabide horretara zuzen ditzaten.
Gaitasun horiei oinarrizkoak deitu izan zaie Hezkuntzaren Lege Organikoan. Desberdintasunen bat badago Europakoekiko, baina funtsean berak dira.
Gaitasun nagusi edo oinarrizkotzat jotzen da eskari konplexuei erantzuteko eta egin beharrekoak modu egokian egiteko gaitasuna izatea.
Trebetasun praktikoen, ezagutzen, motibazioen, balio etikoen, jarreren, emozioen eta ekintza eraginkor bat lortzeko batera lan egiten duten bestelako osagai sozial batzuen nahasketa bat eskatzen du.
Gaitasun nagusiak dira pertsonaren errealizazioaren, gizarteratzearen, herritartasun aktiboaren eta enpleguaren oinarria direnak.
Komunikazio linguistikorako gaitasuna esaten denean, ahozko eta idatzizko komunikaziorako, ikasteko eta jokabideak eta emozioak erregulatzeko tresna gisa hizkuntza erabiltzeaz ari gara.
Atzerriko hizkuntzetan komunikatzeak bitartekaritza eta kulturen arteko ulermena bezalako gaitasunak edukitzea exijitzen du.
Gaitasun hori lagungarri gertatzen da irudi pertsonal positiboa edukitzeko, eta gainerakoekiko eta ingurunearekiko harreman eraikitzaileak izatea sustatzen du. Komunikatzen ikastea beste pertsona batzuekin loturak ezartzea da; ezagutzen diren neurrian kontsiderazioa ea afektua sentiarazten diguten kultura berrietara hurbiltzea.
Gaitasun linguistikoa garatzea funtsezkoa da gatazkak ebazten ikasteko eta elkarrekin bizitzen ikasteko.
TribuCan proiektuaren arabera, beharrezkoa da Internet bidez edo eskolako liburutegin lorturiko informazio-iturriak ulertuz irakurtzen jakitea; ikasgela birtualean planteaturiko jardueretako galderen erantzunak zuzentasunez idaztea, eta ahozko hizkuntza arintasunez erabiltzea taldean eta ikasgelan gure proposamenak defenditu ahal izateko. Gainera, ikasturtea hiru hizkuntza erabiliz garatu daiteke: gaztelania, euskara eta ingelesa.
Informazioak sortu eta interpretatzeko, zenbakiak eta haien oinarrizko eragiketak, sinboloak eta matematikazko adierazpideak eta arrazoitzeak erabiltzeko trebetasuna da; errealitateari buruzko alderdi kuantitatibo eta espazialak hobeki ezagutzeko eta eguneroko bizitzarekin eta lan munduarekin loturiko arazoak ebazteko trebetasuna.
TribuCan proiektuan matematikako gaitasuna enpresa-plana prestatzeko erabiltzen da: merkatuari buruzko azterketa, produkzio plana, finantziazioa eta abar.
Mundu fisikoarekin elkarreragina izateko trebetasuna da, bai alderdi naturalei dagokienez, bai giza ekintzak sorturiko alderdiei dagokienez ere, halako moduan non errazago eginen duen gertakarien ulermena, ondorioen aurresatea eta norberaren, beste gizon-emakumeen eta gainerako bizidunen bizitzaren baldintzak hobetzera eta babestera zuzendutako jarduera.
TribuCan proiektuan aztertzen diren gaien testuinguru geografiko, sozial eta ekonomikoa aztertzen dira ezer baino lehen
Informazioa bilatu, lortu, prozesatu eta komunikatzeko eta hura ezagutza bihurtzeko trebetasuna da.
Alderdi desberdinak hartzen ditu, hasi informazioa eskuratzetik eta hautatzetik eta informazio hori euskarri desberdinetan erabili eta transmititzera bitarte, horren barne direla informazioaren eta komunikazioaren teknologiak informatzeko eta komunikatzeko funtsezko elementu gisa erabiltzea.
Ondorioa
TribuCan proiektua lagungarri gertatzen da ikasleak bere helburu pertsonal, akademiko eta lanekoak lortzeko behar dituen oinarrizko gaitasunak hobetzeko.