Horregatik, eskolarekin batera lan egin nahi dugu hezkuntza-balioak sustatzeko, oraingoan ikasleek arrakastaz ekin diezaieten beren proiektu pertsonalei eta lan proiektuei, betiere elkartasunaren esparruan.
TribuCan proiektuko hezkuntza-balioak lotuta daude izpiritu ekintzailearekin, lanaren balioarekin eta norberaren ahaleginarekin.
| Nolakotasun pertsonalak | Trebetasun sozialak | Zuzendaritzarako trebetasunak |
|---|---|---|
|
|
|
Ikaskuntza Europako gaitasun nagusietan (2010. urterako proposaturiko hezkuntza helburuak) ezarritakoaren ildoan dago.
Ikasturte bakoitzean, hezkuntza-balioak “Zuk erabakitzen duzu, zuk aukeratzen duzu” programan sustaturiko elkartasun proiektuetako baten bitartez sustatuko dira. Betiere, Nafarroan egoitza duen GKE baten proiektuak izanen dira.
Ikasturtearen bukaeran elkartasun proiektu ekintzaile bat eginen da; haren etekinak azterturiko proiektua hobetzeko erabiliko dira, eta kasuko GKEari emanen zaizkio.